Imagen
Imagen
Descripcion

Txaranga Urretabizkaia 2017an sortutako musika-taldea da. Alderdi esperimentala eta ludikoa uztartzen saiatzen da, txaranga herrikoietan ohikoak izaten diren haize-instrumentuekin (saxofoiak, tronpetak, klarineteak, etab.). Testu-jarraibide errazen bidez, espazio eta testuinguru jakinetara egokitutako partiturak eta koreografiak sortzen dituzte, gero espazio horretan bertan aurkezteko. Arreta jartzen dute performancean eta alderdi bisualean, baina baita soinuan ere. 

Hainbat jaialditan jo dute: Inmersiones (Vitoria-Gasteiz), Kontenporanea Irun, Zinebi (Bilboko Arriaga Antzokia), 9 Soles (Nafarroako Museoa, Iruñea), Izar&Star (Donostia eta Bilbao), Urbanbat eta Iturfest (Bilbo); baita Eremuaken zenbait topaketetan ere (Markina, Ea). 2021ean Partiturak/s izeneko liburua argitaratu zuten, eta bertan 2017. eta 2021. urteen artean sortutako eta jotako partiturak bildu zituzten.

Txaranga Urretabizkaiaren webgunea.

Contenido relacionado
Tipo
Artistas y Creadores