Texto Destacado

Txaranga Urretabizkaiak Zortzia etzan (Tumbar el ocho) lana aurkezten du, zeinetan zenbait pieza konposatu baitituzte Scalarako, lekuaren ezaugarri fisiko eta materialak kontuan hartuta.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Texto Horario
ERAIKINAREN ORDUTEGI BEREAN
Texto Fecha
2023/11/29-2024/03/03
Pasada?
Si
Descripción Larga

Taldearen ohiko formatua zuzeneko emanaldia izaten da, non performanceak garrantzi berezia hartzen baitu; oraingoan, berriz, grabatutako soinuekin egin dute lan lehen aldiz. Soinu horiek estudioan eta eskaileren espazioan bertan grabatu dituzte, eta Tabakalerako sistema oktofonikoak eskaintzen dituen soinu-aukerak esploratzeko konposizioak sortu dituzte. Pieza horietako batzuk ariketa gisakoak dira; izan ere, musikariek joko-arau jakin batzuei jarraituz “jokatzen” dute. Beste batzuek, aldiz, musika-konposizioak berezko dituen paradoxak azpimarratzen dituzte, tempoa zabalduta edo tonua minimizatuta. Pieza guztiak Scalako espaziorako diseinatu, gauzatu eta egokitu dira, eta bertako xehetasun arkitektonikoak instrumentu gisa erabili dira konposizio batzuetan. 

Egunero pieza bakarra entzun ahal izango da, eta piezen hurrenkera egutegian zehaztuta egongo da. Pieza bakoitza zehaztasun gehiagorekin ulertzeko, instalazioan bertan jarritako partiturak behatzea gomendatzen da.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Soinu-instalazioa
Información Adicional
Nombre
Zortzia etzan. Partiturak
Nombre
Zortzia etzan. Programa. Otsaila
Titular Invitados
Artista