DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTERREKIN (DIPC) LANKIDETZAN
Proiektu honek datuen biltegiratzeak ingurumenean (orainean eta etorkizunean) izango duen eraginari heltzen dio. Hodeiaren metaforak informazio digitala hegakorra dela sinestarazten digun arren, egia esan, gero eta energia, ur eta lehengai gehiago eskatzen dituzten azpiegitura fisiko erraldoiek eusten diote.
Compost computacional-ek bi gailuren bidez aztertzen ditu datu-zentroen arkitekturak: simulazio astronomikoko softwareek sortutako energiarekin funtzionatzen duen bermikonpostatze sistema bat; eta MCHAP 0780 kipua (kolonaurreko kalkulu makina eta beste etorkizun digital bat irudikatzeko gako batzuk eskaintzen dituen fosil teknologikoa) protagonista duen pelikula bat.
Bideoa (making-of): Morgancrea