Orden
-5
Equipo
Etiqueta
QUEER ARTXIBO BAT ERAIKITZEN
Año
2023
Duracion
01:11:50
Idioma
Sinopsis

Memoria lotsagabeak manifestazio artistikoen bitartez LGBTQIA+ komunitatearen belaunaldi ezberdinen artean zubiak eraiki nahi dituen proiektua da. Bi zatitan banatuko den jarduera honetan, Euskal Herriko adineko helduen esperientziak biltzen dituen queer artxibo baten eraikuntzari buruz hausnartuko dugu, eta ez queer artxiboetako materialak erabiltzeko aukerei buruz LGBTQIA+ kolektiboko istorioak irudi eta soinuekin kontatzeko, historikoki baztertuak eta ahaztuak izan diren istorio hauek.

Programaren lehen zatian, frankismoaren garaian Euskal Herrian bizi zirenen testigantzak bildu eta esperientziak argitalpen, collage, dokumental eta antzezlan bihurtu dituzten hainbat ikertzailerekin hitz egingo dugu. Moderatzaileak Alejo Duclós eta Julen Zabala izango dira.

  • Begirada ausartakMaitasun lesbikoaren eta gayaren bizitza-istorioak Frankismo garaian eta Euskal Herriko trantsizioan. ALDARTEk eta EHGAMek 2014, 2015 eta 2016an argitaratutako argitalpenak, Euskal Herri osoko testigantzak biltzen dituztenak.
  • Noiz bukatzen da armailua? Ibai Fresnedok eta Egoitz Arbiol Albenizek argitaratutako argitalpena, Hernaniko udalerriko (Gipuzkoa) esperientziak ardatz dituena. Haien testigantzak Armairutik plazara! dokumentalean jasoko dira, 2DEO deialdi iraunkorraren barruan garatutako proiektua.
  • Gu ere bagaraInes Bermejok eta Julen Nafarratek egindako kaleko manifestazio artistikoa, Getxoko udalerriko (Bizkaia) testigantzak biltzen dituena. Bere testigantzak Matxalen de Pedroren Gure garaian antzezlanean erabili ziren, Zinegoak jaialdiaren baitan estreinatua.

Bigarren zatian, "Cuir: memoria, identidad y disidencia", praktika esperimentalaren 6. edizioa eta UNAMeko (Mexiko) Bergman Katedra film laburren nazioarteko lehiaketa deialdian hautatutako film labur latinoamerikarrak proiektatuko ditugu, Arcadia Jaialdia, DocsMx, TVUNAM, Canal 22 eta Filmoteca UNAMekin elkarlanean.

  • El legrado exquisito (Etrobla, Mexiko, 2023)
  • La geografía del contacto humano (Patricia de Vivar, Mexiko, 2023)
  • Laberinto (Daniela Miranda Pérez, Txile, 2023)
  • La rodilla del diablo (Martín Dávalos Amezcua, Mexiko, 2023)
  • Los depravados (Erendira Pizaña, Miguel S. Meza, Mexiko,, 2023).
  • Memorias Sinvergüenzas: Buenos Aires, 1979 (Alejo Duclós, Argentina, 2023)
  • Museo (Jorge Bordello, Mexiko, 2023)
  • Sirena trans (Itziar Silva Ventura, Mexiko, 2023).
  • ¿Y si no fuera yo? (Milo Sebastián Cuéllar, Mexiko, 2023).
  • Ya no sé si vivo en un recuerdo (César Flores Correa, Paulina Ayala Marín, Kirk Osamayo, Mexiko, 2023).

Memorias Sinvergüenzas Alejo Duclósen proiektua da, Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza Masterrean garatu eta Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak lagundutako proiektua.

Novedades
No
Destacado
Tematica
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si