Texto Destacado

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleok harro gaude Gazteak zinean proiektua aurkezteaz.

Multimedia
Imagen
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zinezaleak garenez, sei film aukeratu ditugu, eta hilean behin proiektatuko dira, 2024ko urtarriletik ekainera bitartean.

Proiektu hau gazte gisa esperientzia zinematografikoekiko dugun grina eta esperientzia horiek Tabakalerako pantaila publikoan partekatzeko dugun ilusioa erakusteko modu bat da.

Aukeratutako filmen arteko haria soinu-bandaren garrantzia dela esan genezake, baina, aldi berean, askotariko filmak aukeratu ditugu. Film garaikideetatik hasi eta zine, animazio eta hainbat generotako klasikoetara. Emakumeek zein gizonek zuzendutako filmak programatu ditugu. Hori guztia zinearen aniztasuna erakutsi ahal izateko.

Gure belaunaldiak zinematografia-munduari zuzendutako eskaera bat duela uste dugu, eta eskaintzen digutenak ezin du bete. Hori dela eta, erakunde publikoen arteko lankidetza sortu da, gazteentzat interesgarriak diren proposamenak egin ahal izateko. Hala ere, gure hautaketak publiko gaztea erakartzeaz gain, mota guztietako ikusleak erakar ditzakeela uste dugu.

Hunkituta gaude komunitate osoa ekimen zirraragarri honen parte izatera gonbidatzen dugulako. Zatoz gurekin Tabakalerako pantaila publikoan antolatu ditugu saio hauetara! Ez galdu Gazteak zinean proiektua!

 

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-taldea

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional
Futura?
No