Imagen
Imagen
Descripcion

1968an jaioa, Trintxerpe-Pasaia. Historian doktorea. 2003. urtean, Larraitz Arretxea eta Juan Carlos Morarekin batera Ereiten enpresa sortu zuen.

Mortadelozalea, Trintxerpeko haur-eskolan lagun batek (Jesusek) Iron-Maneko bat utzi zion. Baserrian, lehengusuaren Patrulla X eta Spiderman irakurtzen zituen. Don Boscorako autobusean, tebeo poltsak trukatzen zituen beste haurrekin. Bidebietako institutuan ValĂ©rian eta Cimoc topatu zituen (eta Laureline!) . Unibertsitatean ez zegoen komikirik. Euskaltegian Habekomik eta Napartheidekin ikasi zuen euskara. Are, Napartheideko fanzinoteka antolatzen inoizko lanik ederrena egin zuen. Dani Fanorekin baterra Xabiroi aldizkarian komiki bat argiratatu duela maiz errepikatzen du. Ez orduan, ezta Ereitenek Komigukigunea antolatzeko lehia irabazi zuenean ere, Tabakalerako komiki-erakusketa batean laguntzeko eskatuko ziotela ez zuen pentsatu.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Historian doktorea eta Ereiten-en sortzailea
Tipo
Invitados