Beñat Sarasolak aurkeztuko du Zinea eta Literatura: Marguerite Duras zikloaren barruan proiektatuko den bigarren filma. Aurkezpena euskaraz izango da.
Europako ondorengo zineman inpaktu eta eragin handia izan duen filma da Hiroshima mon amour. Alain Resnais ospetsuaren ("Muriel", "Noche y niebla") debuta fikziozko film luzearen arloan, aldi batez dokumentalista gisa lanean eman eta gero. Gidoia Marguerite Duras nobelagile ospetsuarena da, eta Oscar sarirako izendapena jaso zuen Jatorrizko Gidoi Onena kategorian; bestetik, Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean izan zen. Oscar sarirako izendatutako Emmanuelle Rivak ("Amor") bikain antzeztua protagonistaren rol nagusian. Ezinbesteko filma zinearen historian.
Hiroshima mon amour, Alain Resnais (Gidoia: Marguerite Duras), Frantzia, 1959, 90’ JB FR, azpituluak euskaraz.
Hiroshiman pelikula bat filmatu ondoren, emakume aktore frantses gazte batek bertako hotel batean igaro du bere azken gaua gizon japoniar batekin. Ez dute elkar ezagutzen, baina gau bateko abentura labur bat izan zitekeen horretatik idilio bizi bat sortuko da, urte batzuk lehenago Neversen (Frantzia) izandako ezinezko maitasun-harreman bat gogora ekarriko diona. Hala, maitasun-harremana prozesu introspektibo bihurtzen da, emakumeak bere iragana berreraikitzeko eta bere sentimendurik intimoenak bere kideari erakusteko.
Hiroshiman pelikula bat filmatu ondoren, Frantziako aktore gazte batek hotel batean igaro zuen bere azken gaua, japoniar batekin batera.
Reserva: ZIKLOA ZINEA ETA LITERATURA
FechaInicio: 2024-03-16
FechaFin: 2024-03-16
FechaAlta: 2024-01-26
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: 58E7311A-D344-41E5-A3AB-DBB2B5A9340B
Fecha: 2024-03-16
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: ZIKLOA ZINEA ETA LITERATURA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea