Aktorea eta sortzailea. Bilboko Dantzerti eskolan arte dramatikoan graduatua. Hainbat proiektutan hartu du parte aktore gisa antzerkian zein zineman, esaterako: Akelarre (Pablo Agüero), Perpetua Felicidad (Isa Luengo eta Sofia Esteve), Las buenas compañías (Silvia Munt), Uda gau bateko bidegurutzea (Mireia Gabilondo), Adaptación contemporánea de los Madrigales de Monteverdi (Arriaga antzokia) eta Pelikula baten bila (Lara Izagirre). Lokuzioari dagokionez, Hodei Arrastoaren ZARATA audiogidan egin du lan, testuetako bati ahotsa jarriz. Sormenari eta idazketari dagokionez, IRAITZ izeneko bost ipuinez osatutako bildumaren sortzailea da. Bertan haur batek egunerokotasunean bizitzen dituen abenturak kontatzen dira. Bestalde, 1,13 antzerki testua idatzi du, Lezoko lehen antzerki labur lehiaketan finalista gisa hautatua izan dena. Horrez gain, eskoletan ere aritu da Atlantikaldia programaren barnean haurrekin ipuin sorkuntza ikastaroak egiten.