Imagen
Imagen
Descripcion

Aktorea eta sortzailea. Bartzelonako Institut del Teatren arte dramatikoan graduatua. Profesionalki aktore bezala proiektu hauetan hartu du parte, besteak beste: Els Watson (Teatre Nacional de Catalunya), Flam (Teatre Lliure eta Festival Grec), La first casi blind date (Temporada Alta), Jusqu’ici tout va (Francesc Cuéllar) eta Protocolos de acción frente a lo desconocido (TNT eta Escena Abierta). Fikziozko bi podkast ezberdinetan egin du lan hainbat pertsonaia interpretatuz: Crema (GenCat), sexualitateari buruz libreki hitz egitea helburu duen podkasta eta L’Entresol (ICat), lau pisukide gaztek podkast bat sortzen dutenean gertatzen zaizkien abenturak azaltzen dituena. ‘El hombre que plantaba árboles’ testuan oinarritutako Umanos: Proyecto Colaborativo proiektuan ere ahotsa jartzen du. LGBTI+ kolektiboari buruz datzan ZARATA audiogidaren sortzailea da, 40 minutuko ibilbidea eginez kolektiboari buruzko kontakizunak azaltzen dituzten hamar ahots entzuten direlarik. Lokuzioari dagokionez, makina bat aldiz egin du lan museo ezberdinentzako (Bilboko Arte Ederren Museoa, MAC Empúries) hainbat audiogida sortuz. Zuzendari gisa hainbat pieza eszeniko zuzendu ditu, guzti-guztiak autoretza pertsonalekoak: Dancing bees (Sala Melmac, Sala Pangolí), Granada hazien auzia (Eztenaldia), Terapia (La Farándula), Te callas. (La Farándula) eta Ikusi arte (Zizurkilgo eliza).

 

Contenido relacionado
Tipo
Artistas y Creadores
2deo