Imagen
Imagen
Descripcion

La Residencia Creación Colectiva saltseatze estudio bat da, teknologia berrien ekoizpen, diseinu eta hedapenera eta kultura librera bideratua.

Mila, Fran eta David dira, prestakuntzaz arkitektoak, bihotzez makerrak. Haien historia hiru urte lehenago hasten da, Sevillako Fab Laben (Sevillako Arkitektura Eskolako Fabrikazio Digitalerako Lantegia); han zenbait ikerketa proiektutan parte hartzeak eta laguntzeak friki hutsak bihurtu zituen.

Han izan zuten euren lehen harremana haientzat estralurtarra zen teknologia harekin: kontrol numerikozko makinekin. Pixkanaka, haiek zekarten potentziala eta iraultza geureganatuz joan ziren; aldaketa sakona fabrikazio/ekoizpen paradigmetan eta diseinuaren beraren sorkuntzan. Baina ikasi zuten gauza baliotsuena izan zen hiru ardatzeko fresagailu batek, azken belaunaldiko 3Dko bi inprimagailuk edo laser bidezko makina ebakitzaile batek ez dutela ezertarako balio atzean ez badaude pertsona batzuk elkarrekin ikertzen eta garatzen helburu komun baterantz. Tresnen inguruan sortzen den komunitatea da inportanteena, horretan datza haien benetako potentziala.

Gaur egun harro sentitzen dira utopikoak izatetik errealak izatera laster pasatuko diren idealen alde lan egiten duten pertsonek osatutako sare baten parte izateaz eta haiekin lotuta egoteaz; filosofia horrek laguntzen ditu estudio gisa duten garapenean. Apustu egiten dute kultura librea, baliabide komuna den aldetik, ikasketa hedatua edo teknologia berrien demokratizazioa bezalako jarreren alde, lagungarri irizten baitiegu alor sozial zein kulturalean aurrera egiteko.
Cargo - Nota descriptiva
Teknologia berrien ekoizpen, diseinu eta hedapenean oinarritutako esudioa
Tipo
Invitados