Texto Destacado

Herri bat behar da mendi bat altxatzeko da María Jerez artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortutako erakusketa.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Texto Horario
Asteartetik igandera: 12:00-14:00/16:00-20:00
Texto Fecha
2024 API 25 - 2024 ABU 25
Pasada?
No
Descripción Larga

Herri bat behar da mendi bat altxatzeko da María Jerez artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortutako erakusketa. Bere diseinuan IPI Karmengo Ama ikastetxeak eta Herrera ikastetxeak lagundu dute, baita familia talde batek ere. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da.

Erakusketak paisaia batean barneratzera gonbidatzen gaitu: paisaia eraldatu egiten da zapaltzen, goratzen, mugitzen, biratzen, putz egiten, laztantzen edota begiratzen dugun bitartean. Eta paisaia bera ere begira daukagu, eraldatu egiten gaitu, eta sartzen, egoten, zeharkatzen edo desagertzen uzten digu, berriro mendi itxurarekin agertzeko. 

Paisaia bat ez dago inoiz bakarrik; besteekin hartu-emanean sortzen da, aldatzen da, bilakatzen da. Tabakaleran sortutako ingurune hau formaz mutatzeko eta aldatzeko gonbidapen bat da, gu geu aldatzen, bihurtzen eta bere ordea hartzen utzi bitartean sumendi, haize, lurrikara, inurritegi, oinezko, jende-olde bihurtze garen bitartean. 

 

Ehunezko azalera handi bat, biguna eta amorfoa.

Eszenografia bat, bere barruan, azpian edo atzean agertu eta desagertzeko.

Mendi batzuk, hazten.

Eguzki erraldoi bat, biraka, eta beste hainbat txiki, gu astroak izatera gonbidatzen.

Oihal batzuk, guri lurpeko munduen erraietan sartzen uzteko.

Bigarren azal bat, kriskitin-suge baten antzera elkarrekin soinu egiteko.

Harri bigun batzuk, besoak sartzeko.

Makila luze batzuk, ibai-jarioak izateko.

Soinuzko paisaia bat, ukitzen dugun horren soinua bera hedatzen.

Mendi batzuk, elkarrekin hazteko eta auskalo, “herri bat altxatzeko”.




Inaugurazioa: apirilaren 24an 18:00etan. Erakusketa aretoa 2 (1. solairua).

* Larunbatero eta igandero 12:00etan familientzako saio dinamizatuak egingo dira. Erreserbak hemen: sarrerak.tabakalera.eus

Maiatza eta uztaila bitartean eskolentzako eta taldeentzako saioak eskainiko dira goizeko ordutegian. Informazio gehiago: hezkuntza@tabakalera.eus

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Erakusketa
Invitados
Información Adicional