Fongical Language dispositiboak bioinguruneen estetika aditzera ematen du: organismoa aurkezpen gisa. Pieza honek perretxiko bat du elektrodoei konektatuta, eta hauek, aldi berean, hardware batera konektatuta daude. Konbinazio honen bidez, hitzak edo esaldiak agertzen dira pantaila batean.
Azken batean, instalazioak gauzak ikusteko modu bat proposatzen du, non onddoen bibrazio elektrikoak giza semiotika bihur daitezkeen. Subjektibotasunez, piezak ingurumeneko nahasmenduez jabetzera bultzatzen gaitu: bisitarien presentziaz, beroaz eta argiaz. Fongical language-k hipotesi batekin espekulatzen du, alegia: mizelioak hizkuntzaren mugak gizakietan eta ez gizakietan komunikatzen dituela. Adimen artifizialaren abantailak eta arriskuak ulertzen hasiak garen gizarte honetan, inoiz baino gehiago erreparatu behar diogu "landareen neurobiologiari". Elektronikaren eta sentsoreen bidez, hitz edo esaldi "gizatiar" bihurtuko dira frekuentziak, eta monitore batean ikusi edo bozgorailuetatik entzun ahal izango dira.