Imagen
Imagen
Eneritz Tejada TBK
Descripcion

Eneritz Tejada (Bartzelona, 1986) baliabide interaktiboen ikerlaria eta artista da. Giza gorputzaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzen duten gailu teknologikoen programazioan datza haren praktika. Batez ere gailu jantzigarriak diseinatzen eta fabrikatzen egiten du lan, oinarria sormen kodean duten zentzumen-esperientzietarako. Kode horren ikuspuntua teknologiaren erabileran eta horrek gizartean duen eraginean zentratzen da.

Arte Ederretan lizentziaduna da UBn eta Arte Digitalen masterra du UPFn. 2019an, Blinging Universe kolektiboa sortu zuen, eta bertan ikertzen ditu analogikoa eta digitala mugatzen duten interrelazioak, performancea erabiliz giza gorputzak sormen interfaze gisa eskaintzen dituen aukera mugagabeak adierazteko eta esploratzeko.

Telenoika kolektiboko kide da eta ESDI Goi mailako Diseinu Eskolako graduan eta BAU Modaren Diseinu eta Teknologiako masterrean irakaslea da. Bartzelonako, Greziako edo Mexikoko erakusketetan hartu du parte, eta haren lana, besteak beste, Llum Barcelona, Eufònic, XIII Mostra sonora i visual del convent de Sant Agustí, Visual Brasil edo Stripart jaialdietan ikusi ahal izan da.

Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores