Imagen
Imagen
Descripcion
Bere formakuntzak historia garaikidea, soziologia eta feminismoak bateratzen ditu; honez gain esperientzia profesionaletik eta militantziatik bai garapenerako kooperazioan bai eraldaketa sozialerako hezkuntzan du ere formakuntza jarraitua.
Asiako Hegoekialdean UNESCO-n eta UNICEF-en lan egin ondoren, Euskal Herrian hainbat urtez elikadura burujabetzaren alde egin zuen lan. Baita ere, Emaus Fundazio Sozialeko hezkuntza eta inzidentzia arduradun bezala, argitalpenak eta formazio eta partaidetzako prozesuak diseinatu eta koordinatu zituen, hezkuntza, ekonomia solidarioa, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren eremuetako eragile ezberdinekin.
2018 hasieran Sorginlore Gizarte Elkartea sortu zuen, bertan ekintzailetza soziala eta eraldaketa sozialaren aldeko konpromezua uztarten dituelarik
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Sorginlore Elkartearen sortzailea
Tipo
Invitados