Imagen
Imagen
Descripcion

Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Esate baterako, Argiaren alaba 2015eko Euskadi Saria Haur eta Gazte Literaturan, edota Kulun-kuttunak, ametsetarako kanta-olerkiak album ilustratu formatuan, Aitziber Alonso irudigilea kide duela.

Haur txikien gurasoekin literatura lantzeko saioak egiten ditu. Aho bete amets: ahozko haur literaturaren alde izeneko liburuxka duzue horren lekuko.

Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. 
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea
Tipo
Invitados