Descripción

Hhhhhoooooooolllllddddd ekintza serie batetik abiatzen da. Performatzen dutenak: kamera, ni. Jerarkia bat dago, agintea dago, aurrealdea zein atzealdea daude. Gorputza kamerarentzako euskarri gisa. Harreman bat zalantzan jartzeko beharra, disolbatzeko borondatea. Irudi bat: nire eskuak objektuak eusten ditu gogoratu ahal izateko. Nire besoen forma: bat kamera eskuan, guztiz luzatua, botoia sakatuko duen hatza libre utzita; bestea uzkurtua, aurpegia estaltzeko. Nire besoen beste forma bat: bat luzatua argazki bat hartuta eta bestea kamera aski urrun mantentzeko tolestua. Nire besoen beste forma bat: nire eskuari argazkia egingo dion kamera bat eusten ari naizenaren plantak egiten.

Autores
Tipo de Obra
Año
2021
Material
Bideoartea
Pertenece al proyecto
Tipo de proyecto