Imagen
Imagen

Descripcion
Zinema esperimentalean eta ez-fikziozkoan espezializatuta dago, eta komisariotzan, publikoak eraikitzean eta esperientzia kolektibo zinematografikoa handitzen duten esparru espezifikoak sortzean oinarritzen da bere praktika.
Bere komisariotza-lanak nazioarteko hainbat erakundetan erakutsi dira: Lincoln Center-eko (NY) Film Society, Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive edo Washingtongo National Gallery of Art. Punto de Vista proiektuaren (2018-2021) zuzendari artistikoa eta Ambulate-ren (Mexiko) programazio-koordinatzailea izan zen (azken hori beste batzuekin batera), eta Euskadin garatutako Zineleku ikus-entzunezko prestakuntza-proiektuaren fundatzailea da. Zinemari buruzko liburuak editatzen ditu; Lois Patiño, Nicolás Pereda edo Virginia García del Pino bezalako zinemagileen ekoizlea da; eta EQZEko eta ESCACeko irakaslea ere bada.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinema komisario eta ekoizlea
Tipo
Artistas y Creadores