Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Paraje ezagunak baina deszifragaitzak. Hots ulergarriak eta hala ere azaldu ezinak. Ahotsak sortutako horma-irudak. Jarraiak. Konkretuki abstraktuak. Zabalgarriak. Urratuak eta matizdunak. Ahuen bortitzak. Aditzen ditugunean atzitzen gaituztenak. Soinuzko paisaia modukoak dira Lekeitioak.

Mikel Laboaren Lekeitio sailak leku berezia du Euskal Herriko musikagintzan. Ikonikoki indartsuak, sinbolikoki sentiberak, sonoroki arantzatsuak dira. Egilearentzat deserosoak bere momentuan eta deserosoak oraindik ere entzuleontzat. Garai baten soinugrafia eskaintzen dute. Bizitza pribatuan eta historia kolektiboan pilatutako minen erretratu fidelak dira.

Erran daiteke, Lekeitioek osatzen dutela Laboaren ibilbide diskografikoaren, eta ondorioz hein batean behintzat, haren ezinegon artistikoen bizkarrezurra. Nahiz eta, paradoxikoki, Laboaren, kantari ezagun eta herrikoiaren ibilbidean, obra gehigarri bezala agertu izan diren askotan. Denborak eta ahanzturak entzumenaren bidezidorretara kondenatu ditu Lekeitioak… Oinazea pilatu ahala, gure memoriak beti bilatzen baitu erosotasuna.

Horma-irudia parean duzu. Zuri. Ukigabe. Zinema aretoan ezer ez ikustera sartzeko proposamena da hau. Imajinen -eta haiek eragiten duten- materialtasuna alde batera utzi eta soinuen -eta haiek eragiten duten- aaire ilaunari aukera bat emateko. Ez gaitu melomaniak, ez audiofiliak mugitzen, aski helburu umilak baizik: elkarrekin entzuteak. Biografia akustiko pertsonalen gainetik, hortarako baitira Lekeitioak.

2021eko uztailean eta abuztuan, bost saiotan, artista bana gonbidatuko dugu, Mikel Laboaren Lekeitioak hitzez komentatzera. Saiakera akademikoez gaindi, soinu piezak hauek utzitako arrasto intimoak ezagutzeko. Kultur arlo ezberdinetako artista ezagunak etorriko dira, bai eta ez hain ezagunak ere, bakoitza bere Lekeitioa ahotan hartuta.

Programa hau Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

2021eko uztailean eta abuztuan, bost saiotan, artista bana gonbidatuko dugu, Mikel Laboaren Lekeitioak hitzez komentatzera. Saiakera akademikoez gaindi, soinu piezak hauek utzitako arrasto intimoak ezagutzeko. Kultur arlo ezberdinetako artista ezagunak etorriko dira, bai eta ez hain ezagunak ere, bakoitza bere Lekeitioa ahotan hartuta.

Programa hau Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

 

PROGRAMA

EGUNA           ORDUA         GONBIDATUA                            LEKEITIOAK                                                                                     

Uztailak 1         19:00hr         Garazi Navas  EU                      Orreaga (Lekeitio 6), 1978                                                            
Uztailak 15       19:00hr         Marie Cosnay  FR>EU               Baga biga higa (Lekeitio 2) 1969. Sinfonikoa, 1997                                             
Abuztuak 5       19:00hr         Mohamed Boujalal   FR>EU      Itsasoa eta lehorra (Haizearen orrazia) (Lekeitio 7), 1985           
Abuztuak 12     19:00hr         Pedro G. Romero  ES                Mugak (Lekeitio 9), 1992                                                               
Abuztuak 26     19:00hr         Garbiñe Ortega EU                    Komunikazio-Inkomunikazioa (Lekeitio 5), 1977           
 
 
 
Descripción Corta

2021eko uztailean eta abuztuan, bost saiotan, artista bana gonbidatuko dugu, Mikel Laboaren Lekeitioak hitzez komentatzera. Saiakera akademikoez gaindi, soinu p

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Mikel Laboaren Lekeitioen entzunaldi komentatuak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si