Imagen
Imagen
Descripcion

Naiara Palacios (Donostia, 1984) Arte Ederretan lizentziatua da EHUn, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterra du. Esperientzia handia du hezitzaile artistiko gisa; izan ere, zortzi urtez aritu da Bilboko Arte Ederren Museoan hainbat publikori zuzendutako programa pedagogikoak diseinatzen.

Hezitzaile artistikoa San Telmo Museoan eta Kutxa Kultur Artegunean. Koldo Mitxelena Kulturuneko zerbitzu pedagogikoaren koordinatzailea. San Telmo Museoan jaioberrien sormena estimulatzeko Artean mara-mara programaren sortzailea/gauzatzailea. Banako zein taldeko erakusketak: pintura, irudigintza, grabatua, argazkigintza eta serigrafia. Irudigile-lanak. Londresko nazioarteko Hay Festibalaren koordinazio eta kudeaketa kulturaleko laguntzailea, eta gaztelania eta kultura hispaniarraren irakaslea Tianjin-eko Eskola Tekniko txinatar-alemanean (Txina).
Cargo - Nota descriptiva
Hezitzailea, ilustratzailea eta kultura kudeatzailea
Tipo
Artistas y Creadores