Imagen
Imagen
Descripcion

Bego Viñuela letrekin maiteminduta dagoen kaligrafoa da. EHUn egin zituen Arte Ederretako tipografia-ikasketetan jaio zen pasio hau eta Bartzelonako Unibertsitatean egin zuen tipografia masterrean areagotu zen. Ordutik ikasten jarraitzen du, eta nazioarteko hainbat kaligrafia-lantegitan parte hartu du.

Caligrafía Bilbao estudioan kaligrafia irakasten du, lehendik dakiena eta etengabe ikasten ari den guztia. Bere xedea da praktika eta pasio handia eskatzen duen lanbide hau mantendu eta hedatzen ekarpena egitea.

Zenbait unibertsitate, kultur etxe eta erakundetan kaligrafia lantegiak egin ditu. Estudioko irakaskuntzaz gain, marka ugarirekin egiten du lan (Jo Malone, Pedro del Hierro…) eta ezkontza eta ekitaldien gonbidapenak egiten ditu.

Bere obra orain dela gutxi aukeratu dute Madrilgo Liburutegi Nazionalean egin duten eta estatuko kaligrafo onenen lanak jaso dituen Caligrafía hoy. Del trazo al concepto (“Kaligrafia gaur egun. Trazutik kontzeptura”) erakusketarako. 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kaligrafoa
Tipo
Invitados