Imagen
Imagen
Descripcion

Maria Llopis idazlea, artista, aktibista eta feminista da. Sexu eta genero identitatearen ikuspegi alternatibo bat gauzatzen du beti posizionamendu feminista polítiko indartsu batetik. Llopis-ek feminismoaren sujetu sexuala deskonposatzen du, horrela feminismo pro-sex edo transfeminismotik gertuago dagoen diskurtso bat garatzeko.

Artista honen lanak amatasuna eta sexualitatea, orgasmoa eta biolentzia, generoaren performatibitatea, biolentzia sexuala, sexu birtuala, amatasun subertsiboak edo eta  erditze orgasmikoen gaiak jorratzen ditu beste batzuen artean. Baina lehenik eta behin, Maria Llopis-en lanak sexualitatea/intimitatea bizi dugun gizartea aldatzeko beharrezko arma politiko eta sorkuntza indar boteretsu bezala ulertzen ditu.

2015an Amatasun Subertsiboak liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin. Liburu honetan lantzen dituen gaien artean: erditze estatikoa, ama-aitatasun trans*-ak, intersexualitatea eta hezkuntza queer-a, amatasun partekatua, amatasun trans-hack-feminista, postpornoa, pornografia eta amatasuna, sorkuntza eta hezkuntza arte praktiketan, ginekologiaren hastapenak, ginekosofia, matriaktibismoa, laktibismoa, laktantzia partekatua, amatasuna eta dekolonialismoa, egungo gizarte matriarkalak, amatasun ekosexuala eta ekofeminismoa.

 

 

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea, artista, aktibista eta feminista.
Tipo
Artistas y Creadores