Artistaren eta Pariseko Jousse Entreprise galeriaren lagapena.
Gaueko kargaontziaren kondaira:
Cargo de nuit (Gaueko kargaontzia) / 2016 / HD / 5’15’’ / kolorea / soinurik gabe
Paisaiak liluratu egiten nau. Interstizioak filmatzen ditut, zehazkabetasun eta trantsizio-espazioak, argien eta itzalen artean. Pikor-maila handia eta koloreak aldatuta dituzte nire bideoak, beltzaren eta zuriaren arteko mugan.
Hamaika egunetan zehar kargaontzi batean egon nintzen bideoak filmatu ahal izateko. Mediterraneoa eta Atlantikoa zeharkatu nituen. Gaur egun, uretan nire bideo-ikerketak egiten jarraitzen dut: uraren mugimendua, materiala eta gabezia aztertzen ari naiz. Bideo hipnotikoak grabatzen ditut, abstrakziotik gertu daudenak. Ura erakargarria iruditzen zait, inbaditzailea eta kontrolaezina delako.
Donostian ere itsasoa behatzen jarraituko dut. Argi-aldaketak eta uraren gainazala aztertuko ditut. Nire egonaldian zehar, Donostiaren berezko geografian jarriko dut arreta, Kantauriar itsasoaren, Igeldo mendiaren eta Urgull mendiaren artean kokatutako hiri kartsuan. Insterstizioak aztertuko ditut, eta naturaren eta hiriaren arteko bizikidetza ulertzen saiatuko naiz. Hiriko hondartzek inspirazioa emango didate eta behatoki ezin hobeak izango dira ura eta hiria bera aztertzeko. Nire azken lanetan bezala, argiaren eta iluntasunaren artean filmatuko dut.