Tabakaleran, Louise, hainbat proiektutan ari da lanean. Beretzat bakarkako lan baterako materiala bilatzen ari da, azken urteetan ez baitu horretarako betarik izan. Era berean, Montrealen hiru dueto ezberdinentzat “triptiko” batean lanean dabilenez, hemen lanean jarraitzen du horiek iraupen luzeagoko lan batean sartzeko modalitate berrien bila. Errenteriako Dantzaz konpainiak egindako gonbidapenean, denbora eskainiko dio konpainiarekin lan egiteari, eta konpainiako dantzari gazteenentzat materialak sortzeari. Pribilegiatu sentitzen da Donostian egoteko aukera honegatik eta Tabakalera bezalako arte sorkuntzari eskainitako gune inspiragarri batean lanean egoteko aukera edukitzeagatik.
Egonaldi hay Quebec Arts council-ek Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tabakaleraren eta Dantzazen bitartez egindako trukaketaren parte da.