agur, ciao: euskaraz eta italieraz "kaixo" esateko, "adio" esateko balio dute. agur eta ciao izan daiteke bertsolariak dionean agur, doluak dakarrenean agur, kalean gurutzatzen direnen ciao axolagabea, desertzioaren agur, inoiz gehiago ikusi nahi ez duzun horri esaten diozun ciao pescao, agur familiari, ciao maitasunari. agur eta ciao iritsi eta denbora batez geratzea da, betirako geratzea da. Baina alde egitea ere bada, berriz ez itzultzeko, edo ezberdin itzultzeko. Elkar topatzen duzunean besteari ematen diozun besarkada da, eta joaten zarenean ematen diozuna ere bai.
Feministaldia XIX eta Inmersiones XVII jaialdiak ahizpatu egin dira elkarri agur eta ciao esateko eta hori bera ospatzeko: topaketa, eta topaketaren inguruan mugitzen den guztia. Izan ere, programa kulturalen muina beti da harrera egitea, laguntzea eta agurtzea: gonbidatuak agurtu, lantaldeak lagundu, lagunak jaso. Jaialdi bat gonbidapen emailean bidaltzen duzun hasierako kaixo zer moduz hori da, kultur-zentroak egiten dizun harrera, laguntzen zaituen laguna, bertan topatzen duzun jendea, beraiekin barre eta negar egitea, entzutea.
"Agur eta ohore: ospe handiko pertsonari egiten zaion gorazarreko agurra", gurean, solemnitatea alde batera utzi eta queer bilakatzen da munduko leku ezberdinetako jendearekin topo egiteko: agur Donostia eta Gasteizera zatoztenoi, ciao harremanak, loturak, lagunak, familiak, desenkuentroak, harrera-protokoloak, banaketak pentsatu nahi dituzuen orori. Desertore, artista, sorgin, filosofa, aktibista eta ahizpen topaketa praktikatu eta gorpuztuko dugu. 2024an festara iritsi berri diren horien eskutik ate berriak ireki nahi ditugu; dagoeneko ez daudenak agertzea nahi dugu, hil direnak, ahanzturara kondenatutakoen eskutik sarrera eta irteera bideak bilatu nahi ditugu.
agur eta ciao lo egiten dutenei, amets egiten dutenei, borrokatzen direnei, bizimodu eta bizileku bizigarriagoak asmatzen dituztenei. Ez dira garai errazak. Azaroaren 20tik aurrera, agur eta ciao maitasunez, amorruz, elkartasunez, dantza, dolu eta desparramez.
Kultura feministari eskainitako festibalaren XIX. edizioa.
Reserva: FEMINISTALDIA XIX AGUR ETA CIAO
FechaInicio: 2024-11-29
FechaFin: 2024-11-30
FechaAlta: 2024-02-16
Seccion: KOLABORAZIOAK
Proyecto: FEMINISTALDIA
FECHAS:
idReserva: 1241C28F-4596-4E24-9726-AC65FDDA7ACE
Fecha: 2024-11-29
HoraInicio: 08:00
HoraFin: 23:59
TituloEvento: FEMINISTALDIA XIX AGUR ETA CIAO
TituloEventoEU: FEMINISTALDIA XIX AGUR ETA CIAO
Sala: PATIO
SalaES: Patio
SalaEU: Patioa
Ocupacion: Hitzaldia
OcupacionES: Conferencia
OcupacionEU: Hitzaldia
FechaFin: 2024-11-30