Imagen
Imagen
Descripcion

Mikel Chamizok konposizio ikasketak egin zituen Musikenen, Ramón Lazkano, Gabriel Erkoreka eta Stefano Scaranirekin. Bere lanean bereziki arreta jartzen dio tresna akustiko eta elektronikoen konbinazioari. Bere musika hainbat jaialdi eta ziklotan interpretatu izan da, hala nola Veneziako Biurtekoan (Italian), Musica Electronica Nova (Polonia) jaialdian, Le Quartz-en (Frantzia), Forum Wallis-en (Suitza), Sound and Music Computing Conference-en, Donostiako Musika Hamabostaldian, Fundación BBVA-n, Fundación Juan March-en, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren matinée-etan edo Musikasten. Sare sozialek eskaintzen dituzten aukera musikalak ere aztertu ditu 365musicaltweets.com proiektuaren baitan. Proiektu hau urtebetean zehar garatu zen twitterren eta nazioarteko sona lortu zuen. Beste lan batzuen artean, gaur egun, soinu-paisaia dramatizatuen sail zabal batean ari da lanean. 
Cargo - Nota descriptiva
Konpositorea
Tipo
Artistas y Creadores