Imagen
Imagen
Descripcion

Diseinua gizarte eraldaketarako eta ahalduntzeko tresna gisa ulertzen dut. Espazioen eta funtzioen arteko harremanak aztertu eta eraldatuz, fokua erabiltzaileetan jarriz, eurak ere aldaketa agente diren heinean. Urratsez urrats feminismoa lanarekin uztartzen.

EHUn arkitektura ikasketak egiten ari nintzela, praktika alternatiboen inguruan interesa piztu eta M-etxea esperimentazio taldean sartu nintzen. Geroztik arkitekturaren esparruan lanean, 2020an 6 kideren artean Juntura Kooperatiba sortu dugu; arkitektura espazioak eta prozesuak lantzen ditugu: hasierako kezka eta hausnarketatik amaierako gauzatzeraino.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektua
Tipo
Invitados