Imagen
Imagen

Descripcion
‘Escuela de Oficios Electrosonoros’ proiektuaren helburua da musika elektroniko/ elektroakustikoko irakaskuntza- eta ikasketa-programa berritzaile bat eskaintzea, arreta berezia jarriz generoari lotutako gaiei. Lan-ildoak honakoak dira: bitartekaritza kulturaleko prozesuen ikerketa arte mota honetako entzutearen inguruan, musika-tresna elektroniko eta digitalen soinu-esperimentazioa, online hezkuntza-baliabideen sorkuntza, musika-irakasleen formakuntza eta musika-kultura honen hedapena ikastetxeetan.
Proiektu hau Patricia Raijensteinek eta Jesús Jarak kudeatzen dute: Raijenstein kultura-hezitzailea da eta entzutea, arte sonoroa eta generoaren inguruko hezkuntza proiektuak garatzen ditu. Jara kultura-bitartekaria da eta bere lanaren bitartez teknologiek musika garaikidearen sorkuntzan duten garrantzia agerian jarri nahi du. Gaur egun, aipatutako eskola Daniel y Nina Carasso Fundazioak diruz lagundutako proiektua da eta AMEEren parte da (Espainiako Musika elektroakustiko eta Arte Sonoaroaren Elkartea)
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Patricia Raijenstein / Jesús Jara
Tipo
Invitados