Imagen
Imagen
Descripcion

Jaime Otamendi Muñagorri (Elduain, Gipuzkoa, 1966) irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Batik bat Euskadi Irratian egin zen ezaguna, Arantxa Iturberekin batera egindako Goizean Behin saioagatik.

Halaber, ETB 1erako elkarrizketa eta telesaioak aurkeztu izan ditu. ETBko albistegietako zuzendaria izan zen eta, ondoren, Euskadi Irratiko Mezularia saioaren arduraduna. 2013ko irailean Airean magazina aurkezteari ekin zion ETB 1-en. 2015eko abuztuan Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.
Cargo - Nota descriptiva
Kazetaria eta Donostia Kultura-ko zuzendaria.
Tipo
Artistas y Creadores