Imagen
Imagen
Descripcion

Blanca Pujals arkitektoa da, bere lanean irudikapenaren baldintza materialak aztertzen ditu, eta arkitektura modu zabalean ulertzen du. Bartzelonako Arkitektura Eskolan lizentziatu zen Arkitekturan. Ondoren, ikasketak osatu zituen MACBA museoko Ikasketa independenteen programaren baitan Teoria kritiko eta museo ikasketetan egin zuen master batekin, Paul B. Preciado filosofoaren tutoretzapean. Graduondokoa ere egin du orain dela gutxi Londreseko Goldsmiths Unibertsitateko Arkitektura Ikerketa Zentroan, Eyal Weizman eta Susan Schuppliren zuzendaritzapean, eta sari bat jaso zuen bertan. Bere praktika espazioaren ikerketan eta analisi kritikoan oinarritzen du. Bere lanak barne hartzen ditu pelikulak, instalazioak, komisariotza-proiektuak, baita hitzaldiak eta idazketa ere.

Blancak hainbat proiektutan egin du lan Erresuma Batuan, Frantzian, Kolonbian, Iraken, Afganistanen, Espainian eta Suitzan. Gainera, Bartzelonan eta Londresen sarri parte hartzen du arte proiektuetan eta erakusketetan
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektoa
Tipo
Invitados