Descripcion

Adrià Julià Bartzelonan jaio zen eta egun Los Angelesen eta Bergenen bizi da eta bertan lan egiten du. Bigarren horrentan KMD fakultatean irakasle gisa lan egiten du, Bergeneko Unibertsitatean. Honako zentro hauetan egin ditu bere bakarkako azken erakusketak: Fundación Miró, Bartzelona; Project Art Center, Dublin; Museo Tamayo, Mexiko Hiria; Orange County Museum of Art, Newport Beach; LAXART, Los Angeles; Artists Space, New York; Insa Art Space, Seul; Soledad Lorenzo galeria, Madril eta La Virreina, Bartzelona.

Talde-erakusketetan parte hartu du Metropolitan Museum-en, New York; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia-n, Madril; Witte de With-en, Rotterdam; Seoul Museum of Art-en, Seul, Korea; Lyon Bennial, Lyon-en; Generali Foundation-en, Viena; 7. Mercusur Biurtekoan, Porto Alegre, Brasil; Akademie der Künste-n, Berlin. Performanceak aurkeztu zituen Sao Pauloko 29. Biurtekoan eta Soledad Lorenzo galerian. Bekak jaso ditu honako hauen eskutik: American Academy, Berlin, Fundación Botín, California Community Foundation Fellowship for Visual Artists, Art Matters, American Center Foundation, “La Caixa”-ren ikerketarako beken programa, eta 2002 urtean Altadis saria jaso zuen.

Instalazio, zine, bideo, argazki eta argitalpenen bitartez, Juliàk dimentsio kolektiboa eta pertsonala duten gertakariak errepresentzeko eta hartzeko bideak arakatzen ditu, baita horiek memoriarekin, erresistentziarekin, desplazamenduarekin eta biziraupenarekin negoziatzeko dituzten moduak ere. 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores