Imagen
Imagen
Descripcion

Marisa Belausteguigoitiak UNAMeko Filosofia eta Letren Fakultatean irakasten du, jardunaldi osoan. Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean Generoaren eta Etniaren Ikasketetako doktoregoa atera zuen. PUEGeko zuzendaria izan zen (2004-2013), eta kartzelan dauden emakumeen aldeko Mujeres en Espiral. Sistema de justicia, perspectiva de género y pedagogías en resistencia proiektua zuzentzen du egun UNAMen (2008tik gaur arte). Haren lanak generoaren, arrazaren, sexualitatearen eta kulturaren arteko Latinoamerikako loturak aztertzen ditu eta justizia-zerbitzuak erabiltzeko prozesuak identifikatzen ditu. Zehazki, praktika juridiko, artistiko eta pedagogikoek kartzelan dauden emakumeen erresistentzia-diskurtsoetan eta emakume horien ahalduntzean duten funtzioa aztertzen du, baita gizarte-larrialdiei loturik dagoen unibertsitate publikoarena ere.

Argitalpen ugari ditu: 11 liburu (6 beste autore batzuekin batera) eta 100 artikulu baino gehiago herrialdeko nahiz nazioarteko argitalpenetan. Hauek dira haren libururik berrienak: Critical Terms in Caribbean and Latin-American Thought. Historical and Institutional Trayectories, Yolanda Martínez-San Miguel eta Ben Sifuentes Juáreguirekin batera (Rutgerseko Unibertsitatea); eta Des/posesión: Género, Territorio y Luchas por la Autodeterminación, María Josefinda Saldaña-Portillorekin elkarlanean (2015) (NYU, New Yorkeko Unibertsitatea).

Mexiko Hiriko Emakumeen Institutuak Omecíhuat domina eman zion (2010), eta Freie Universität Berlinek Margherita von Brentano saria eman zion MISEAL proiektuarengatik (Latinoamerikako goi-mailako ikastegietan gizarte-inklusioa eta parekidetasuna lortzeko neurriak, 2013). Mariana X. Riverarekin batera zuzendu zuen Nos pintamos solas dokumentalak zuzendaritza onenaren eta film onenaren saria jaso zuen Kolonbiako FICFUSA jaialdian, 2015ean. Irakaslea da lizentzia mailan (1984) eta graduondokoan (2001). PRIDEko “D” mailako TC irakaslea da UNAMeko Filosofia eta Letren Fakultatean, eta II. mailako SNI.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Filosofia irakaslea
Tipo
Invitados