Imagen
Imagen
Descripcion

Tomás Pollán Antropologiako eta Kulturaren Filosofiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Filosofian doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatearen eskutik. Graduondoko ikasketak egin zituen Tübingeneko Unibertsitatean. Antropologiako Maîtrise titulazioa atera zuen Parisko L’École Pratique des Hautes Étudesen, eta bi urtez ikasi zuen Collège de Francen, Claude Lévi-Straussen gidaritzapean.

Visiting Professor izan zen Londresko London School of Economicsen 1992an eta 1994an, eta irakasle gonbidatu gisa eskolak eman zituen Euskal Herriko Unibertsitatean 1981etik 1987ra bitartean. Ikastaro eta hitzaldiak eman ditu Europako eta Amerikako zenbait unibertsitatetan, eta urtero ematen ditu konferentziak Kaliforniako Unibertsitatean eta Mexiko Hiriko UNAMen.

Bere argitalpenen artean, aipatzekoak dira Mito y Escritura, Mito, símbolo y Alegoría, El concepto de mímesis en el arte y la filosofía griega, El Paradigma de la deuda y la mentalidad sacrificial, Variaciones sobre el bricoleur, etab.
Cargo - Nota descriptiva
Filosofoa eta agrafo aitortua
Tipo
Invitados