Imagen
Imagen
Descripcion

Manuel Prados (Sevilla, 1981) artista eta kultur ekoizlea da. Bere obran arkeologia, historia, kultura bisuala eta musika bezalako gaiak jorratzen ditu ikerketa, ikus-entzunezko lan, esku-hartze eta eszenaratzeen bidez. Besteak beste Antoni Muntadas, Ibon Aranberri, Cesare Pietroiusti, Valentín Roma eta Pedro G. Romero artista eta kuradoreen proiektu eta tailerretan parte hartu du. 2005etik 2012ra BNV Produccionesen kide izan zen, eta bertan kultura garaikidearekin lotuatko proiektuak koordinatu zituen, esaterako, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen UNIA arteypensamiento.

2017an Iniciarte programaren baitan aukeratu zuten El espejo desenterrado proiektua aurkez zezan. Proiektu horrek, hain zuzen ere, Erdialdeko Amerikako obsidianaren meatzaritza prehispanikoaren historia deskribatzen du, eta historia horrek XVI. mendetik eta XX.era arteko artearen historiarekin duen lotura ere azaltzen du. Orain, Susana Velasco artistak MUSAC museoan ikusgai jarriko duen A partir de fragmentos dispersos erakusketaren katalogoa diseinatzen dihardu.
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta kultur ekoizlea
Tipo
Artistas y Creadores