Imagen
Imagen
Descripcion

Wudang Sanfeng Kung Fu School eskolako zuzendaria da Yuan Li Min. Oso gaztea zela, Wudangeko mendietara joan zen arte martzialak praktikatzera. You Xuande abade handiaren tutoretzapean ikasi zuen (Wudang Xuanwuko maisuen 14. Belaundaldia). Urteetan gogor ikasten eta praktikatzen aritu eta gero, Xuan Wu leinuko 15. izendatu zuten, eta gaur egun ezagun bihurtu duen izen taoista hartu zuen. 


Yuan Li Min-ek bizitza osoa eman du Wudangeko arte martzialak eta pentsamendu eta filosofia taoistak sustatzen eta zabaltzen, ikasteko prest dauden guztien mesedetan. 

Nabarmentzekoa da ezagutza zabala eta maisutasun handia duela Wudangen barneko arte martzialetan, bereziki honako hauetan: Tai Chi Chuan, Yin-Yang Ba Gua Zhang, Xing Yi, Wudangeko ezpata. Horrez gain, ondo ezagutzen du Wudangeko osasunaren barne-lanketa (Chikung). Hainbat sari jaso ditu estatuko zein nazioarteko lehiaketetan.
Cargo - Nota descriptiva
maisua
Tipo
Invitados