Jean François Billeter sinologo frantsesak gogorarazten digun moduan, zentzugabea da esatea keinuak zerbait “esanezina” duela, ezin delako hitzaren bidez transmititu, eta iradokitzea “ezagutezina” dela. Taoismoaren hainbat interpretaziok frogatzen dutenez, modu asko eta askotarikoak daude hizkuntza eta giza ekintza lotzeko.
Bide horri jarraituz, Tai-Chi-Chuanaren bi maisuk kontzientziaren, behaketaren eta ariketaren artean gertatzen diren harremanez hitz egingo digute. Jardunaldi hau Tai-Chi-Chuan ikastaro baten gehigarri moduko bat izango da. Egun horietan emango da, eta beren gorputzaren baliabideen bitartez mundu hautemangarriaren pertzepzioa areagotu nahi duten pertsonentzat dago pentsatua.
Gonbidatutako pertsonak: Yuan Li Min, Juan Gorostidi, Olatz González Abrisketa (moderatzailea)
Solasaldia streaming.tabakalera.eu webgunean jarraitu dezakezu.
Tai-Chi-Chuanaren bi maisuk kontzientziaren, behaketaren eta ariketaren artean gertatzen diren harremanez hitz egingo digute "Kinestesia: logikaren mugimendua" programan kokatzen den solasaldi honetan.