Imagen
Imagen
Descripcion

Itxaso Corral Arrieta (Bilbo, 1979). Organismo bizi bat, immunologo baten eta bakteriologo baten arteko elkartze kartsutik sortua. Haurtzaroan eta nerabezaroan ehunka itzuli egin zituen euskal mendietan barrena, oinarrizko gauzak ikasiz: fisiologia, mikologia, biologia, geografia, meteorologia, gramatika, semantika, gastronomia eta politika.

Izugarri gustatzen zaio izaki bizidunen arteko komunikazio-prozesuak eta haien adierazpen- eta afektibitate-gaitasunak ulertzeko aztarnekin zerikusia daukan guztia. Erabat sinesten du bai bere buruaren bai inguruko guztien nerbio- eta immunologia-sistemak maitatzeko desiratik sortzen diren ekintza guztietan. Funtsean, arnasten ari da, dar-dar egiten eta mugitzen, eta horrexegatik da artista eszenikoa, dantzari soltea, abeslari bitala, eskultore musikala, komisarioa eta idazlea.

Kazetaritza eta Arte Dramatikoa ikasi zituen Euskal Herrian. Parisko École International de Théatre Jacques Lecoq eskolan diploma atera zuen, Gironako Unibertsitatearen eta Zentzumenen Teatroaren Gorputzaren Poetika eta Zentzumenen Lengoaia graduondoa egin zuen, eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatearen eta Madrilgo Sofia Erregina Museoaren Praktika Eszenikoaren eta Kultura Bisualaren Masterra ikasi zuen. Ikasketak bukatu berri ditu Bartzelonako Macbako Ikasketa Independenteen Programan. Atsegin du izaki bizidunekin lotuta eta haiekin pentsatuz lan egitea, galderak aurkituz, azpigauzak, interferentziak, atzealdeak, bitxitasunak… Eta urteak daramatza poderiovital.com proiektuarekin.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores