Imagen
Imagen
Descripcion

Eduardo Navarrok gure zentzumenak eraldatzeko moduak aztertzen ditu, munduaren ulermen berritua lortzeko xedez. Bere obraren konposizioa eskala handiko eskulturetatik enpatia eta kontenplazioa ikertzen dituzten ekintza eta instalazio parte-hartzaileetaraino doa. Hauek dira artistaren azkeneko erakusketa indibidual batzuk: Into Ourselves, The Drawing Center (New York, AEB); Der Tank (Basilea, Suitza, 2017/18); Octopia, Rufino Tamayo museoan (Mexiko Hiria, Mexiko, 2016); eta We Who Spin Around You, The High Line Art (New York, AEB, 2016). Horrez gain, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du; hauetan, adibidez: Mercosur-eko Bienala (2009 eta 2013); São Pauloko Bienala (2010 eta 2016); Surround Audience: The New Museum Triennial, New Museum-en (New York, 2015); Sharjah-ko Bienala (2015); La era metabólica, Malba Fundazioan (Buenos Aires, 2015); eta, Metamorfosi, Rivoliko gazteluan (Turin, Italia, 2018).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores