Imagen
Imagen
Descripcion

Jaume Navarro, Ikerbasque ikerketa-irakaslea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Fisika eta filosofiako ikasketak egin zituen, eta zientziaren historiaren ikertzaile gisa egiten du lan. Bereziki, arlo hauek lantzen ditu: fisikaren historia, “zientzia” kontzeptuaren pertzepzio eta garapen historikoak eta zientziaren eta erlijioaren arteko harremanen historia. Ikertzaile gisa aritu da Cambridgeko Unibertsitatean, Londresko Imperial College unibertsitatean, Exeterko Unibertsitatean eta Berlingo zientziaren historiaren Max Planck institutuan. Ikerketa-artikulu eta liburu asko argitaratu ditu, besteak beste Cambridge eta Oxford University Press argitaletxeekin. Duela gutxi, Ciencia-Religión y sus Tradiciones Inventadas. Un Recorrido Historiográfico liburua argitaratu du (Tecnos, 2022). Bertan, zientziaren, erlijioaren eta nazionalismoaren arteko harremanak aztertzen ditu.

Disciplina
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zientzia-historialaria
Tipo
Invitados