Imagen
Imagen
Descripcion

Raúl Jiménez (Madril, 1967) kosmologoa eta astrofisikari teorikoa da. Bere ikerketa-alorraren helburua naturaren funtsezko legeak ulertzea da, kosmosaren behaketaren laguntzaz. Datu kosmologikoak aztertzeko bayesiar teknikak garatzen lehenetarikoa izan da. Lizentziatura eta masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zituen; biak fisika teorikoaren arloan. Doktoregoa, berriz, Kopenhageko Unibertsitatean egin zuen, 1995ean, eta gero, ikerlari aritu zen Edinburgoko Unibertsitateko Royal Observatory behatokian. Ondoren, 10 urteko epean, irakasle aritu zen Estatu Batuetan, Rutgers eta Pennsylvaniako unibertsitateetan. 2008an Europara itzuli zen, ICREA katedra batekin; zehazki, Bartzelonako Unibertsitatera. Gaur egun irakasle bisitari gorena da Londresko Imperial College-en. Era berean, Radcliffe Institute for Advanced Study Harvard University-ko kide izan da, CERNen aritu da eta irakasle bisitari gorena izan da Princetoneko Unibertsitatean.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kosmologoa eta astrofisikari teorikoa
Tipo
Artistas y Creadores