Imagen
Imagen
Descripcion

Txakur Gorria sormen kolektiboa duela hiru urte inguru sortu zen, hasiera hartan autoedizioa lantzeko asmoz. Denboraren joanean, zabaltzen joan da taldearen lan esparrua eta egun, batez ere, testua eta irudia ditugu langai. Testua (gidoigintza, ipuingintza, ideia kreatiboak…) Ane Labaka Mayoz (1992) lasartearrak eta Nerea Ibarzabal Salegi markinarrak (1994) lantzen dugu eta irudia (ilustrazioa, maketazioa, kartelgintza, animazioa…), aldiz, Mariñe Arbeo Astigarraga zumarragarrak (1992) eta Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak (1994). Gainera, zuzeneko emanaldi ezberdinak eta formakuntza saioak ere eskeintzen ditugu.

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
sormen kolektiboa
Tipo
Artistas y Creadores