Imagen
Imagen
Descripcion
Emanuele Soavik Erromako Operan eta La Fenice Antzokian (Venezia) hasi zuen bere karrera. Dortmund balletean, Introdans konpainia holandarrean parte hartu zuen; bertan, Jiří Kylián, Hans van Manen, William Forsythe eta Mats Ek-ekin egin zuen lan. 2006tik, koreografo independente gisa egiten du lan konpainia independente, enpresa, antzoki eta unibertsitateentzat. 2012an, Soavik bere zigilua sortu zuen: Emanuele Soavi incompany. Tokiko eta nazioarteko kooperazioetan zentratuta, konpainiak askotariko formatuak garatzen ditu, diziplina guztietako artistekiko eta askotariko arte erakundeekiko bere lankidetza-sarea hobetzeko xedez. Soaviren obrak ikuskizun eta nazioarteko jaialdi askotan gonbidatuak izan dira: Alemania, Italia, Espainia, Suedia, Suitza, Austria, Bielorrusia eta Herbeheretan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores