Imagen
Imagen
Descripcion

Filologia Hispanikoa ikasi zuen. Espainiera, literatura eta zinearen historia irakatsi izan du hainbat zentru eta unibertsitatean. Literatura eta zinean doktoretzak egin zituen AEBn, eta ikusizko antropologia, errealaren zinea eta dokumentalgintza ikastaroak egin zituen. Zine parte-hartzailea eta komunitarioari buruzko tesi batekin egin zuen doktoretza.

2011 eta 2016 artean Cine Sin Autor kolektiboko kidea izan zen. 2013an ¿hacemos una peli? landa giroko zine proiektuan parte hartu zuen eta ekimen horren barruan egin zituen Negrablanca  film luzea eta Nos llaman las estereras film laburra. Bere ikus-entzunezko lanak dokumentalaren eta fikzioaren artean kokatzen dira, mugak kontuan hartu gabe.

Egun, Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohen-en artxiboa antolatzen dihardu eta euren bizitzak ikertzen ari da pelikula bat egiteko.

 

 
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores