Imagen
Imagen
Descripcion
Muntaketa zinematografikoko gradua eskuratu zuen ESCACen eta ondoren, Zinema eta Ikus-Entzunezko Garaikideen arloko ikasketak masterra egin zuen UPFn.
Zinema-muntatzaile gisa egin dituen lanen artean sari ugari jaso dituen Estiu 1993 (zuz.: Carla Simón) nabarmentzen da, Oscar sarietarako Espainiako hautagaia eta 67. Berlinale jaialdian, Malagan eta BAFICI jaialdian saritua. Muntaketa horregatik jaso zuen muntaketa onenaren Gaudí saria, eta Goya, Fénix Platino eta CEC sarietarako izendatu zuten. Azken urteotan nazioarteko zinema-jaialdietan ibilbide luzea izan duten eta sari ugari jaso dituzten filmak muntatu ditu, besteak beste: Hamada (zuz.: Eloy Dominguez Serén), IDFA jaialdian estreinatua eta espainiar film onenaren saria eskuratu zuena FIXG jaialdian eta opera prima onenaren saria eskuratu zuena Visions du Reel jaialdian; Els dies que vindran (zuz.: Carlos Maruqes-Marcet), Urrezko Biznaga jaso zuena Malagan; Con el viento (zuz.: Meritxell Colell Aparicio) eta Ainhoa: yo no soy esa (zuz.: Carolina Astudillo), Malagan sarituak baita ere, eta azken horren muntaketagatik Anak zinemagile onenaren CIMA saria jaso zuena Alcances jaialdian; Niñato (zuz.: Adrián Orr), film onenaren saria eskuratu zuena BAFICI eta Visiones du Réel jaialdietan; Trinta Lumes (zuz.: Diana Toucedo), kritikak saritua D’A jaialdian; edo Buenos días resistencia (zuz.:Adrián Orr), dokumental onenaren saria jaso zuena Curtas Vila do Conde jaialdian; La Inquilina (zuz.: Mar Coll); edo Suc de Sindria (zuz.: Irene Moray) film laburrak. Bideoartearen arloan, Juan Carlos Bracho eta Momu & No Es artistekin egindako lanak nabarmentzen dira; proiektu askotan lan egin du horiekin.
Muntatzaile-lana eta errealizadore gisa eginiko proiektuak uztartzen ditu, batik bat Dostopos kolektibotik. OCNEren (Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalak) denboraldiko aurkezpen-ekitaldietako bisualen arduraduna izan da 2014-2017 denboraldien artean. Azken lana, Mediterrani, Valentziako Mostran inauguratu ondoren, Londreseko Photographer's Gallery aretoan izan zen ikusgai 2019an.
Eskolak ematen ditu UPF/BSMko Muntaketako Graduondoan, ECIBn, ESCACen graduan, EQZEn edo FRAME masterrean. Gainera, tailerrak eta masterclass-ak eskaini ditu hainbat zentro eta jaialditan, hala nola hauetan: DocsMontevideo, Altos de Chavón, l’Alternativa edo FIJR. 2018an Berlinale Talents plataformako Editing Station ekimenean parte hartzeko aukeratu zuten.
www.anapfaff.info / www.dostopos.info
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinema-muntatzailea
Tipo
Invitados