Imagen
Imagen
Descripcion
Zuzenbidean lizentziatua 1982an, Donostiako Zuzenbide Fakultatean, UPV/EHUn.
Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea da 1982ko azarotik gaur egun arte, eta euskaraz eta gaztelaniaz irakasten du.
1987tik da epailea, 1990etik lan arloko jurisdikzioan.
2009tik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea.
"Juezas y Jueces para la Democracia" elkarteko kidea da, eta Euskadiko bozeramailea.
Hainbat gai juridikori buruzko artikulu ugari idatzi ditu; bereziki berdintasunaren inguruan, genero indarkeriaren inguruan, euskal gatazkaren inguruan, bakea eta eskubide sozialak...
Espainiako Konstituzioa euskarara itzultzeko EHUko taldeko kidea eta Lan Prozeduraren Legearen itzulpenaren zuzendarikidea.
2004ko urritik 2011ra Eusko Ikaskuntzaren Gizarte Bikaintasunaren Kontseiluko kidea.
Euskararen Aholku Batzordeko kidea 2007tik gaur egun arte.
Anesvad Fundazioko presidentea 2013tik.
Prentsa idatzian, irratian eta telebistan ere parte hartzen du.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako epailea eta lehendakaria
Tipo
Invitados