Imagen
Imagen
Descripcion

 

1983, Irun.

Euskal Herria eta Madril artean dantza klasikoan hezitzen da. 2003an SEADen (Salzburg Experimental Academy of Dance) dantza Garaikideko formakuntzan murgiltzen da, non, bi urtez jarduten du. 2005ean Bartzelonara mugitzen da eta psikotearapia prozesu pertsonal batean murgilduta egoteak, UABko Dantza Mugimendua Terapia masterra egitera bultzatzen du.

2007 urteaz geroztik Bartzelonako La Poderosa eta La Porta espazioekin harreman zuzena du eta 2013-2016 bitartean ARTASeko kide izanik, La Poderosa “dantza eta bere kutsatzaileentzako espazioa” denaren  ko-kudeatzaile eta ko-zuzendari lanetan aritzen da beste hainbat artistekin batera.

Bere testuak maiz Tea-tron eta MAMBO argitalpenetan aurki daitezke, eta Arte Bizietako Jaialdietan ohiko gonbidatua izaten da Altube.

Bere proiektuak honako espaziotan aurkeztu dira; Teatro Pradillo, IVAM, Antic TEatre, Movlab etab. 2018-2019 bitartean Paz Rojo-rekin ECLIPSE: MUNDOn lan egiten du, zeina Madrilgo Naves de Mataderon lehen aldiz antzezten da, ondoren; Bartzelonako Salmon jaialdian, Berlingo TansimAugusten Diego Gilen, The Halfm, lanean eta Estoniako Notafé jaialdian.

Javier Vaquerorekin batera Ca2m, La Casa Encendida, La Caldera eta Teatros del Canalen Rojo Pandereta proiektuarekin egonaldia egiteko hautatua izan da. Azkenaldian, Meg Stuart-en gonbitea jaso du Dresdenen izango den Tanzcongress-en parte har dezan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria eta performerra
Tipo
Artistas y Creadores