Imagen
Imagen
Descripcion
(Donostia, 1932)
Euskal artista hori ...Ere erera baleibu izik subua aruaren... (1968-1970) animazio-filmagatik egin zen ezagun; horixe izan zen historiako lehen film luze abstraktua. Film mutua zen, eskuz margotu, marratu eta manipulatua film-euskarriaren beraren gainean, “kamerarik gabeko animazioa” erabiliz. Handik hogei urtera, Sistiagak beste animazio-film bat egin zuen kamerarik gabe, zeluloidearen gainean margotua; film horrek, ordea, soinua zuen. Impresiones en la alta atmósfera deitzen zen lan hori eta, bertan, kolore anitzeko forma zirkularrak agertuz doaz pantaila handian. Forma horien dinamismoa iragarri ere ezin da egin obra estetiko inertean.
Haren figura historia-liburuetan ageri da, 1965ean GAUR taldearen fundatzaile gisa; talde horrek abangoardiako gipuzkoar artearen Zortzi Handiak bildu zituen (Arias, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Zumeta eta Sistiaga bera). Horrez gain, zazpigarren artearen historian ere sartu da, zinema margotuaren sortzaile arraro eta interesgarrienetako baten gisa.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Margolaria eta zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores