Imagen
Imagen
Descripcion

 

Irene Gonzalez-Lopez doktoretza ondoko ikertzailea da Kingstongo Unibertsitatean (Londres). Japonian bizi izan zen zortzi urtez, non japoniar ikasketak ikasi zituen eta Zinema Ikasketen masterra egin zuen (Kyotoko Unibertsitatea). Europara itzultzean, School of Oriental and African Studies (SOAS, University of London)-en burutu zuen Irenek doktoretza eta gerra osteko zinema japoniarrean egiten den lan sexualaren errepresentazioa ikertu zuen bertan. Bere argitalpenek sexualitatea eta generoa, arrakasta eta egiletza femeninoa aztertzen dituzte. 2018an Tanaka Kinuyo aktore eta zuzendariari buruzko ingelesezko lehen liburua argitaratu zuen (Tanaka Kinuyo: Nation, Stardom and Female Subjectivity; Edinburgh University Press). Japoniar kulturarekiko duen grinak Japoniako arte garaikideari eta mangari buruzko proiektuak garatzera eraman du, baita British Film Instituterekin, Japan Foundation-ekin eta Londresko Barbican Centrerekin lankidetzan aritzera ere.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Doktoretza ondoko ikertzailea
Tipo
Invitados