Imagen
Imagen
Descripcion

Irakaslea, ikus-entzunezkoen arloko programatzailea, zuzendaria eta saiakeragilea da. Arlo horietatik guztietatik egin dizkio ekarpenak telebista-formatuek, irudiek eta gailu teknologikoek mundu garaikidean duten rolari buruzko gogoetari eta eztabaida publikoari. “Soy Cámara" proiektuaren koordinatzailea eta esparru horren barruan sortutako edukien komisariokidea izan da Andrés Hispano eta Félix Pérez-Hitarekin batera, baita eduki horien sortzaile ere, beste batzuekin elkarlanean. Zehazki, “Soy Cámara” CCCBk 2015 eta 2020 bitartean ekoitzi duen ikus-entzunezkoen formatu berrien laborategia da. Bartzelonako Kalitatezko Telebistaren Erakusketako programazio-batzordeko kide da, eta haren zuzendari ere izan zen 2002 eta 2018 bitartean. Humanitateetan doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF) eta 2009tik irakasle elkartua da Gironako Unibertsitatean. Kataluniako hainbat unibertsitatetan eman ditu eskolak, eta ikerketa-lan ugari ere egin ditu unibertsitate horietan generoarekin, desberdinkeriarekin eta teknologiarekin zerikusia duten gaietan, betiere kulturaren eta ikus-entzunezkoen praktikaren esparruan. Hain zuzen, «La dimensión poco conocida: pioneras del cine» proiektuaren sustatzaile ere bada esparru horretan. Horren bidez, helburua da zinema egin izan duten emakumeen historia ikertzea eta ezagutzera ematea. Bere lehen film luzea Casa de ningú (Boogaloo Films, 2017) dokusaiakera izan zen. Bertan, memoriari, produktibitateari, lanari eta komunitate gisa desagertzeari buruz egiten du gogoeta, zaharkituta dauden bi komunitateren ikuspegitik. Berriki argitaratu du L’ull i la navalla saiakera (Arcàdia, 2018). Serra d’Or d’Assaig kritika-saria irabazi zuen 2018an, eta bertan, irudiek eta datuek gure bizitza pribatua zein neurritan baldintzatzen duten eta esfera publikoaren eta komunitateen arteko dinamika nola zehazten duten aztertzen da. Gaztelaniazko bertsioa, El ojo y la navaja, 2019an argitaratu zen. Halaber, duela gutxi argitaratu du Marta Segarrarekin batera Fils, cartes sobre el confinament, la vigilància i l’anormalitat saiakera (Arcadia, 2020).
Lista de creaciones
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Irakaslea, ikus-entzunezkoen arloko programatzailea, zuzendaria eta saiakeragilea 
Tipo
Artistas y Creadores