Imagen
Imagen
Descripcion

 

José Miguel Prada Poole (Valladolid, 1938). Arkitekto doktorea da. Irakasle aritu da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (UPM), proiektu arkitektonikoen eta doktorego-ikasketen arloetan. Irakasle gonbidatu gisa, eskolak eman ditu Massachusettse Institute of Technology-ko (MIT) Center for Advanced Visual Studies-en eta Architecture School-en, baita askotariko arkitektura-eskoletan ere Kanadan, Venezuelan eta Txilen. Espainiako aditu gorenetako bat da gai hauetan: Hirigintza eta Arkitektura Bioklimatikoa, Egitura Arinak eta Arkitektura Pneumatikoa. Sariak jaso ditu bere lanengatik hainbat lehiaketa nazionaletan eta nazioartekoetan, hala nola Arkitekturako Lehiaketa Nazionalaren Saria 1976an, Sevillako izotz gaineko irristaketa-pistentzako bere proiektuagatik (Hielotrón).

1968 eta 1973 artean, Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroko Forma Plastikoen Sorkuntza Automatikoari buruzko Mintegiko kide aktibo izan zen. Zentro hori aitzindaria izan zen ordenagailua erabiltzen sorkuntza artistikorako tresna gisa. Bertan, esperientziak partekatu zituen, besteak beste, honako artista hauekin: José Luis Alexanco, Soledad Sevilla, Eusebio Sempere, José María Yturralde eta Elena Asins. Garai hartan sortu zituen Estetikari buruzko bere saiakerarik esanguratsuenetako batzuk: “Proposición para la obtención de un criterio de selección en la obra pictórica combinatoria”, “Estética Cibernética”, “Introduction a l’Esthetometrie Hypothétique” eta “Actions gravitatoires dans la composition”; Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroak argitaratu zituen laurak.

Hainbat argitalpenek izan dute bere lana hizpide: Architectural Design, Domus, Architecture d’Aujourd’Hui, Techniques & Architecture, Fortune eta Neuf, esate baterako. Espainiako arkitekturaren proiektu paradigmatikoen sortzailea ere bada: Instant City, Eivissan 1971. urtean International Council of Societies of Industrial Design (ICSID) kongresuaren VII. edizioa zela-eta eraikitakoa; 1972. urteko Iruñeko Topaketetako kupulak; eta 1992. urteko Sevillako Erakusketa Unibertsaleko El Palenque barrutiko eraikina.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores