Imagen
Imagen
Descripcion

Irun, Gipuzkoa, 1990.


Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo) Arte Ederren lizentzia ikasi zuen eta Arte Digitalen Unibertsitate Masterra egin zuen Universidad Pompeu Fabra unibertsitatean (Bartzelonan); Gainera, Publizitate, Marketin eta Social Media graduondokoa egin zuen Escuela de Negocios Europea zentroan (Bartzelona). Gaur egun, Marketin-zuzendaritza eta merkataritza Executive Masterra egiten ari da Escuela de Negocios EADA zentroan (Bartzelona).  Era berean, gaur egun Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du, bere praktika artistikoa Inbound Marketing Strategist lanarekin uztartzen.

Besteak beste, honako herrialde hauetako erakusketetan hartu du parte: AEB, Alemania, Frantzia, Argentina, Kolonbia eta Ekuador. Horrez gain, erakusketak egin ditu Artium Museoan (Vitoria-Gasteiz), BBVA Fundazioan (Bilbo), Whiteconcepts galerian (Berlin, Alemania), TEAn (Tenerife Espacio de las Artes, Tenerifeko Santa Cruz), Bienal Surreko parte gisa Museo Norte de Santanderren (Cúcuta, Kolonbia), Museo de la Inmigración y Centro de Arte Contemporáneo de la UNTREF museoan (Buenos Aires, Argentina) edo Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo).

Halaber, hainbat beka jaso ditu: INJUVE (2019), Bilbaoarte Fundazioa (2018), Gipuzkoako Aldundiaren LABORE (2018), Gipuzkoako Aldundiaren OLATUAK (2018) eta Irungo Udalaren RIBERA. Azkenik, Berlinen egonaldi bat egin du, PSJM kolektiboarekin (2013). 

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores